Euskal Autonomi Erkidegoan ikuskatzen den ibilgailuen % 17ak ez du IATa gainditzen
457.200 ibilgailuk 2003an egin zuten beren lehen ikuskapena eta 77.908k akatsak zituzten, beraz, ibilgailuen %17ak ez zuen IATa gainditu; hala ere, Industria Sailaren ustez zifra baxua da estatuaren zifratik bost puntu beherago baitago. Honen arrazoia, Industria Zuzendariaren aburua, Euskadiko automobil-parkea berriagoa dela eta tailerrak hobeak direla litzateke.
Akats edo arazo nabarmenenak argiekin ematen dira (%23,1), ondoren xasis, motor edo transmisio arazoak (%16,6), gero ardatzak eta suspensioa (15,9%) eta, azkenik, frenoak (%14,4) dira arazo nagusiak; azken hauek, zeinak bide segurtasunean garrantzitsuenak baitiren, azken urteetan gutxitu egin dira.
Azkenik, Agirreren hitzetan, 1995etik aurrera ikuskaritzara aurkeztutako ibilgailu kopurua handitzen joan da eta 2003an ere halaxe izan da 2002an baino %2,72 ibilagailu ikuskatu baitira
|